Egunkaria, para vivir libres no mundo izenburupean, Galiziako Galicia Hoxe egunkariak itxiera eta urteurrena izan du gogoan honako artikuluan.
Artikulua jaitsi:
ghoxe.pdf
Egunkaria, para vivir libres no mundo izenburupean, Galiziako Galicia Hoxe egunkariak itxiera eta urteurrena izan du gogoan honako artikuluan.
Artikulua jaitsi:
ghoxe.pdf
Iñaki Uria Egunkaria-ko auzipetuaren tortura auzian inputatutako lau guardia zibilei Donostian ahozko epaiketa egiteko erabakia bertan behera utzi du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta auzia Madrilgo instrukzio epaitegi batek har dezan agindu du. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren erabakia irmoa da eta, horrenbestez, helegiterik ezingo du aurkeztu Iñaki Uriaren abokatuak.
Bere tortura salaketaren auzia Donostiatik Madrilera eramatea leku aldaketa hutsa ez dela badaki Iñaki Uriak. Egunkariako kontseilari ordezkari ohiak gogoan baitu zer gertatu den Madrilen aurkeztutako hainbat eta hainbat tortura salaketekin, besteak beste Egunkaria itxi zutenean berekin atxilotu zituztenen salaketekin: «Madrilen Egunkaria auziko tortura kasu guztiak artxibatu egin dituzte, eta susmoa dut nire auziaren patua ere horixe bera izango dela», adierazi dio BERRIAri.
Informazio gehiago: Berria.